"Jauría"

  • "Jauría"
  • "Jauría"
  • "Jauría"
  • "Jauría"

"Udako eguzkia, ile garbitu berriaren usaina, tabako gorria, txitxarren hotsa, bestondoko janari txinatarra, ibuprofenoa eta parazetamola. Laztanak, ukitua, ozar-izarrak, jaiko pertsonarik interesgarriena zarela sentitzea. Aparkaleku bateko gasolina-usaina, tanpoiak, zure kontzientziaren ahotsa, kale-katuak, trenez bidaiatzea. Azazkalak moztekoa, aldagarri garbia, estalki lehor bat neguan. Horixe da falta dudana". 

Euren akatsak eta euren asmatzeak behin eta berriro errepikatzera kondenaturik dagoen familia baten istorioa da Jauria. Bakoitzari dagokion rola behin eta berriro jokatzera kondenaturik dagoena. Beti taldean, saldo eran, funtzionatzera kondenaturik dagoena. Kanpoan dagoena faltan izatera, eta, aldiz, barruan dagoena sobera sentitzera kondenaturik dagoena. Baina, batez ere, nahitaez elkarrekin egotera beharturik dagoen familia baten istorioa da Jauria.

Olatz Gorrotxategik idatzi eta zuzendutako lana, BAI - Bizkaiko Antzerki Ikastegiko laugarren ikasturteko ikasleen eskutik.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria eta egilea: Olatz Gorrotxategi
  • Aktorfeak: Aitor Arabiourrutia, Garbiñe Aranbarri, Aroa Blanco, Jon Blanco, Marina Lapuente, Usue Martínez, Sonia Reoyo
  • Diseinu grafikoa: Fer Montoya
  • Jantziak: Lorena Montenegro
  • Argiztapena: Joseba Lazkano
  • Ekoizpena: BAI - Bizkaiko Antzerki Ikastegia
  • Koreografia zuzendaria: Maitane Zalduegi


Laburrean

Euskadi, auzolana