"Getxo Jazz 2017"

  • "Getxo Jazz 2017"

Hasteko, Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketaren pasa den edizioa –eta aurretiko hautaketa egiteko epaimahai-lanetan 20 urte baino gehiagoko esperientzia dut– azken aldiotan interesgarrienetako bat izan dela esan beharra dago. Parte hartu zuten lau taldeek, dauden tokian egoteko, behar baino meritu gehiago erakutsi zuten, eta, zer esanik ez, ez ziren opor egun batzuk pasatzera etorri. Gauzak horrela, lehen saria irabaztea lorpen berezia da. Gainera, ez da lehenengo aldia hiru gazte alemaniar horiek lehiaketa bat irabazten dutela; izan ere, 2015ean beste sari ospetsu bat eskuratu zuten: el Europäischer Jazzpreis. Arrakastaren gakoa, nire ustez, proposatzen duten musikari arrisku kutsua ematean eta segurtasunez eta energia handiz defendatzean datza. Malstrom taldeak badu zerbait berezia, besteengandik bereizten duen nolakotasuna: soinu orokor propioa, ezustekoa ezaugarri duen musika-esparrua eta lotura estua bere denboraren estetikarekin.

Erosi Getxo Jazz 2017 diskoa


Laburrean

  • Egileak Malstrom
  • DiskoetxeaErrabal Jazz
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana