"Egunsentiak alperrentzat"

  • "Egunsentiak alperrentzat"

Amarekin ia-ia goizero, egunsentiaren inguruan, emandako paseoen kronika egiten du Morauk disko berri honetan. Hamar urte baino gehiagotan gertatutako paseo horien aitzakiarekin kantari hernaniarrak, gaixotasunaz (amaren alzheimerraz, batik bat), zaintzaz, familia-harremanez, maitasunaz edo heldutasunaren bilakaeraz hitz egiten du. Horretarako, egunerokotasunean kokatu du bere begirada zorrotza, eta gertakari, pasadizo, irudi txikiz josi ditu kantuok, dramatik urrunduz eta gaixotasunarekin lotutako topikoei alde eginez. Bukaera eta hasiera jakineko bidaia da Morauk proposatu diguna lan honetan, baina tartean hamaika zirrikitu zabaldu eta gogoeta bat baino gehiagorako bide uzten duena. Une hunkigarriz betetako diskoa osatu du horrela, hernaniarraren lanik sentikorrena orain arte.

Partaideak: Morau (gitarra eta ahotsak), Beñardo Goietxe (ahotsak), Giorgio Bassmatti (ahotsak eta gitarra 13. kantuan).

Lan hau Ereiñotzuko Aieka estudioan grabatu zuen Peio Gorrotxategik 2017ko irailean, eta Jonan Ordorikak masterizatu zuen Mamia estudioan, Azkaraten.

Erosi Egunsentiak alperrentzat diskoa

morau.eus
Twitter
Facebook

Abestiak

1. Alzheimer (06:02)
2. Diagnosia (05:16)
3. Ondo lo egin (04:56)
4. Bi argazki (05:25)
5. Maleta (04:34)
6. Gaixo (04:31)
7. Irakurgaiak (04:20)
8. Zuhaitza (03:34)
9. Mina (05:23)
10. Ona (03:27)
11. Clash eta Pistols (03:47)
12. Behe-lainoa (noraeza) (03:10)
13. Bi argazki (Bassmattiren ustez) (03:25)

Morau

Laburrean

  • Egileak Morau
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-sa
Euskadi, auzolana