"Tendríamos que haber empezado de otra manera"

  • "Tendríamos que haber empezado de otra manera"
  • "Tendríamos que haber empezado de otra manera"

Zer gertatzen da ekortu duzunean eta erosotasunagatik, edo nagitasunagatik edo beste kontu txolinengatik erabakitzen baduzu ekortutakoa alfombre azpian sartzea? Egunen batean kiratsa izango duela. 

Zer gertatzen da gizon gizajo batek familiaren beharra bizkar gainean duenean? Egunen batean, hura nola egin jakin gabe, jarraitu behar izango diela pauso nabariei.

Zer gertatzen da bi gizon gizajok egindakoplanari jarraitu behar diotenean? 

Eta zer gertatzen da plana, zoriagatik, edo zirkustantziak norabidez aldatzen direlako, edo bulkada ergel bategatik, edo argiaren aldaketagatik edo beste kontu hutsal bategatik, nahasten denean? 

Zer gertatzen zaie bi gizon hauei plana okertzen denean, nondik hasi ere ez badakite? 

Hori da “Tendríamos que haber empezado de otra manera”: komedia beltz bat non bi gizon gizajok, pakean bizi ahal izateko, egindako planari aurre egin behar diote. Baina ezer ez da izango pentsatu zuten bezain erraza.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Javier Liñera
  • Zuzendaria: Pablo Molinero
  • Produkzioa: Ékoma Teatro, Javier Liñera
  • Antzezleak: Aitor Pérez, Javier Liñera, Haizea Águila Mínguez
  • Jantziak: Ékoma Teatro, Javier Liñera
  • Eszenografia: Kike Blanco
  • Argiztapen diseinua: Patxi Pascual, Pablo Molinero
  • Argiztapena: Patxi Pascual
  • Soinua: Orsa Tizul
  • Ikusentzunezkoak: Luces Del Ayer Producciones
  • Argazkiak: Olga Ruiz, Aitor Vigalondo
  • Diseinu grafikoa: Ane Pikaza


Laburrean

Euskadi, auzolana