"Bidaia"

  • "Bidaia"

Rock melodikoa egiten duen Ermuko Stai Zitto zortzikotearen bigarren diskoa da Bidaia, abesti berri freskoak eta aurreko kantarik ezagunenak uztartzen dituen lana. Pan-Pot estudioetan (Areeta - Getxo) grabatu dute, Alberto Maciasen gidaritzapean, eta taldeak berak autoekoitzi du, Gazteok Management-en laguntzaz.

Abesti berriek doinu freskoak, melodia errazak eta erritmo biziko ereserkiak dakazkigute eta, batez ere, taldeak betidanik izan duen zerbait: esaten duten guztiaren gaineko jarrera eta gogo bizia, irabazteko, espektatibak gainditzeko, harresiak lurrera botatzeko, positibotasunari dei eginez, bizitzari eta askatasunari ozen kantatzeko.

Disko digitala doan jaitsi daiteke taldeak Bandcamp-en duen orritik, baina entzungai eta eskuragarri dago Spotify, iTunes, YouTube, Amazon, Deezer eta Google Play plataformetan ere. Formatu fisikoan, berriz, taldearen kontzertuetan eros daiteke.

Abestiak

1. Gauzarik ederrena (feat. Aitor Gorosabel) (3:46)
2. Bizitza bakarrari (3:53)
3. Sei sustraiak (feat. Zuriñe Hidalgo) (4:12)
4. Orekaren bila (2:59)
5. Bidaia (3:37)
6. Oroitzak (4:31)
7. Denborak ez du barkatzen (3:36)
8. Cinco sentidos (3:50)
9. Tú (feat. Furbah) (3:29)

Stai Zitto

Laburrean

  • Egileak Stai Zitto
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana