"Kostako Vibes - Binomio"

  • "Kostako Vibes - Binomio"

Kostako Vibes - Binomio diskoa 11 abestik osatzen dute, eta rap eta reggae erritmoetan oinarritzen den bilduma da. Estilo ugariren nahasketa sumatzen den arren, gehienbat 90eko hamarkadako rap mugimenduaren soinua "reggae dub"-a eta "dancehall"-a ageri dira.

Lan honetan Gatomek 2016an atera zuen Kostako Vibes diskoaren "b" aldea edo bigarren atala atera nahi izan du, gizarte honetan ematen den binomio edo dualitateari erreferentzia eginez. Aukeratze askatasun faltsuari eta sistemak ematen dituen aukera faltsuei erreferentzia eginez, hain zuzen.

Diskoa tristura edo iluntasunetik alaitasunerainoko bidaia dela esan daiteke; kontzientzia hartzearen puntua erakutsi nahi du. Diskoaren oinarria gizartean ematen den dualitatea dugu, amodioa vs gorrotoa, gizona vs emakumea, jainkoa vs deabrua, gizakia vs natura... Horrekin haustea da diskoan eman nahi den mezua. Hori guztia gaur egun bizi dugun errepresio eta politika bortitzen testuinguruan kokatuz eta gizakiaren argitasun eta iluntasunak erakutsiz.

Abestiak

1. V de Vendetta
2. Fuck Them All (Drew)
3. Dollar Black (Akaba eta Deafman Scratch)
4. Igiri hegalak (Herbalist eta DJ Kanaky)
5. Gure lurre (Kimo Soundz)
6. Kolore asko
7. Mobi mobidu
8. Basque Raw Reggae
9. Reggae Are Roots (Kimo Soundz)
10. Once Again (Kimo Soundz)
11. Beti eztanda


Laburrean

  • Egileak Gatom
  • DiskoetxeaTaupaka Elkartea
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-sa
Euskadi, auzolana