"Irradak"

  • "Irradak"

Betikara bakoitza bizitzari eginiko argazki bat baldin bada, ez zaitzala itsutu argiak. Belarriak, ezpain irribarretsu bat, pausoa narras eta oinak airean, bi birika eta arnasa lapurturik, bi esku txaloka zoratzeraino, behatzak zerura eta zerua biraka... Ekar dezagun zerua lurrera.

Sentsazio fotograma begien aurrean, zirraren artean. Musika, melodia, erritmo, pauso, jauzi, isilune, txalo, errai, kultura, prest?, aurrera, igo eta dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!

Orpo-punta, orpo-punta, aurrera eta itzulia... Dantzariak, sorbaldetako pisua oinetara igaro eta bihotzak hauspoturik puntetan jartzen da nahi duen lekura iristeko. Eta honela egiten du diz-diz.

Alurrek aurkezten duen emanaldi berri honekin izpi horien koloreak eta berotasuna eramango ditugu oholtzara. Jakiteko zenbat historia behar duen honaino ailegatzeko, zenbat pauso bizirauten jarraitzeko.

Kultura desberdinetako pauso zein erritmoak uztartu ditu ikuskizun berriak, eta hortik dator izenburua ere: Irradak. Izan ere, Aiert Beobideren koreografiekin kultura eta tradizio desberdinen ñabardurak islatu nahi izan ditugu. Dantza bakoitza irrada goxo bat izan dadin. Jantziak Alurrenak izango dira oraingoan ere.


Laburrean

  • Egileak Aiert Beobide
  • KonpainiaAlurr Dantza Taldea
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana