"Barbantxo"

  • "Barbantxo"
  • "Barbantxo"

Barandiaranek, pertsonaien tamaina txikia amankomunean duten ipuin klasikoen euskal aldaerak jaso zituen; Baratxuri, Ukabiltxo, Kukubiltxo eta Barbantxo besteak beste. Logela Multimedia konpainiak ipuin horien pasarte batzuk aukeratu, moldatu eta gaurkotu ditu, obra berritzailea, dibertigarria eta partehartzailea eskainiz.

Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria egin eta eramango dio. Amak Barbantxori 3D-ko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arrisku uneetan hobeto ikusteko. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu.

Interakzio honek mundu harrigarri bat iragartzen du, interakzio hau baita 3D-ko irudi garaikideen eta ilustrazio tradizionalaren arteko zubia.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Logela Multimedia
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Imanol Garaizabal
  • Ekoizpena: Logela Multimedia
  • Moldaketa: Sonia Villamor
  • Musika: Ander Pildain
  • Eszenografia Diseinua: Imanol Garaizabal
  • Argiztapen Diseinua: Jon Zubia
  • Soinu Diseinua: Ander Pildain
  • Jantzien Diseinua: Ainara Barrainkua 


Laburrean

Euskadi, auzolana