"S(u/a)minetik bakera"

  • "S(u/a)minetik bakera"

Patxi Lurrak (Iñaki Peña) idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezko proposamena da S(u/a)minetik bakera, Mudoh-ren (Aitor Monje) musikarekin eta Arteman Komunikazioaren Artisauak-ek ekoitzia. Arteman Komunikazioaren eta Iñaki Peñaren arteko elkarlanaren sorrera heriotzari eta doluari buruzko Aulki hutsak dokumental arrakastatsuan datza.

Batallón Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba (Sandra Carrasco) dira filmaren abiapuntua. Bi emakume arrasatear horien testigantzak jasotzen ditu dokumentalak.

Sumina eta samina atzean utzita, bakera iristeko bidea egiten lagundu nahi du filmak, bizitzaren alde honetan gelditu garenok gure artean elkar ulertzen eta errespetatzen saiatzea, eskua ematea beste pertsona horri, sekula pentsatuko ez zenuena. Arantzak kendu eta elkarri aurpegira begiratzea. Sumina eta samina atzean utzi eta bakea topatzea.

Fitxa

  • Gidoia eta zuzendaritza: Patxi Lurra
  • Protagonistak: Olatz Etxabe, Sandra Carrasco
  • Musika konposizioa: Mudoh
  • Argazkiak eta ekoizpena: Josu Txintxurrera
  • Kartela eta diseinua: Gorka Zubizarreta
  • Narratzaileak: Ana Galarraga, Imanol Epelde, Koldo Rodríguez, Maider Kortaxarena, Naia Egiluz, Petti, Robert Manrique, Rosa Lluch
  • Ekoizpena: Arteman Komunikazioaren Artisauak


Laburrean

  • Egileak Patxi Lurra (Iñaki Peña)
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana