"Gure taupadak. Ikusgarri 50 urte"

  • "Gure taupadak. Ikusgarri 50 urte"

Portugaleteko Errepeleaga auzoko Ikusgarri dantza taldeak argitaratutako CDa da. 2017. urtean 50 urte bete dituzte, hainbat ekitaldi eta ekimen egin dituzte urteurren borobila ospatzeko, tartean, musika bilketa lan hau. Urte horietan guztietan taldeak dantzatu izan dituen hainbat musika doinu jaso dituzte. Guztira 15 pieza bildu dituzte Adi Musik estudioetan grabatutako lanean.

Ikusgarri: "Gure bizitzan entzuten dugun lehen eta azken soinua bihotzaren taupada omen da. Disko honek 50 urte hauetan gure zangoak mugiarazi dituzten taupaden zati bat dakar. Alardeek, dantzaldiek eta oraingo behar honek, urte hauetan zehar Taldeak utzi duen aztarna lantzera lagundu dute. Aztarna hori zein sakona den denborak esan beharko du. Azkenik, aztarna hori agerian izan dadin eta bihotzak taupadak egin ditzan, horixe dugu erantzukizun eta nire azken gura".

Prezioa: 10 €. Taldeari eskatuta (ikusgarri.50.urte@gmail.com) edo Bizkaiko Elkar dendetan eskura daiteke. 

CDaren edukia

Ihauteria (Lantz)
Bals (Larain Dantza)
Zapi Dantza (Erronkari)
Martxak (Luzaide)
Makil Ttipia (Lapurdi)
Erreberentzia
Betelu
Branlea
Kadrila (Zuberoa)
Kadrila (Maskarada)
Jaurrieta
La Virgen de la Guía
Banako bi
Jotaerre Fandangoa
Gaztelugatxeko Martxa

dantzan.eus

Laburrean

  • Egileak Ikusgarri Repelega
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana