"Hamaika entzuteko!"

  • "Hamaika entzuteko!"

Sestaoko hamaika musikari bildu ziren 2010ean, kultur elkarte desberdinetatik etorrita, Bizkaiko udalerri horretako X. Musikale jaialdian parte hartzeko asmoz. Udalak antolatzen du kale-musikako jaialdia, jatorri desberdineko musikak batera erakustearren.

Arrakasta handia izan zuen esperientziak eta berebiziko interesa piztu zen lagun haiengan. Hala, ekimenari jarraipena emateko xedearekin, Folketan taldea sortu zuten, musika-kultura desberdinen bilgune gisa.

Izan ere, taldearen musikan estilo desberdinak uztartzen dira. Oinarri sendoa da Euskal Herriko musika tradizionala, baita Galiziakoa ere, baina ateak irekita ditu taldeak inspirazio iturriak bestelako kultura eta musiketan bilatzeko eta ekarpen horiekin errepertorioa aberasteko, hala nola musika zeltan, Erdialdeko Europakoan, Eskandinaviakoan, bluegrass eta abarretan.

Denboraren joanean, elkarrekin lan eginez, norberaren ezagutzak besteekin partekatuz, aurrera egin du taldeak piezak sortu eta moldatzeko lanean. Horren erakusgarri, 2017an burutu dituzten bi lanak: batetik, taldearen lehen diskoa, Hamaika entzuteko!, Gaua estudioan grabatua; bestetik, Sestaoko erraldoien konpartsarekin grabatutako Biraka ari CD-DVD lana.

Egungo taldekideak

Javier Ortiz de Zarate: ahotsa, alboka, zarrabetea, uilleann pipes, txirula, ttun-ttuna, txanbela, whistleak
Luis Zulueta: gitarra akustikoa, ahotsa
Ramiro Lamas: gitarra akustikoa eta elektrikoa, ahotsa
Nerea García: biolina
Gorka Agirregabiria: baxua, panderoa
Xurxo Gago: bateria, kaxoia, bodhrán eta bestelako perkusioak
Fernando Baños: txistua eta txirula
Aitor Gorostiza: whistleak, txirula, harmonika, flauta, tarota & panderoa
Julen Murga: eskusoinua 

Abestiak

Intxauspeko alaba dendaria
Mutil txaleko gorri
Ostiraletan duzu
Aldapeko Maria
No niño novo do vento
Pastoraleko martxa
Sí bheag, só mhór
Esan nor den
Bedatsiaren heltzian
Topa dezagun
Abiatzea-Maitea Kattalin

Folketan

Laburrean

  • Egileak Folketan
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa10,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana