"Ultravioleta"

  • "Ultravioleta"

Disko eta dokumental bat osatzen duen proiektu baten barruan, Barakaldoko Revolta Permanent taldeak bere anbizio handieneko lana argitaratu du: Ultravioleta.

Aitor Abiok konposatu, Iker Villa eta Iker Aginaga abeslariek idatzi eta Mungiako Gaua estudioan grabatu da; Jon Asier Zubelzuk hartu du koordinazio orokorraren ardura. Abestiak grabatu ostean, kanta bakoitza aukeratutako produktore baten eskuetan utzi da nahasketaz arduratzeko. Estatuko zortzi produktore onenetarikoak batu dira diskoan, bakoitza abesti bat nahasteko eta, modu horretan, ikuspuntu eta lan egiteko era pertsonal eta propioa gehitu diote kanta bakoitzari: Manuel Colmenero (Sonobox estudios, Madril), Josep Umbría (Calma Estudis, Balearrak), Maurizio Tonelli (Aurha studio, Bartzelona), Carlos Lillo (Rimshot studios, Madril), Jordi Gil (Sputnik estudio, Sevilla), Francisco Martinez Perez "Pacoloco" (Estudio Paco loco, Puerto de Santamaría), Marc Parrot (Grabaciones silvestres, Bartzelona) eta Dany Richter (El lado izquierdo studio, Madril). Esan beharra dago, gainera, aukeratutako langileak ez daudela ohituta ez euskaraz, ezta Revolta Permanentek egiten duen musika elektronikoarekin lan egitera.

Nahasketa prozesuaren ostean, diskoa Brooklynera, NY, bidali zen bertan Jesse Cannonek (Cannon Found Soundation) masterizazioa burutu zezan. Limp Bizkit, The Cure edo Dillinger Escape Plan taldeen grabazioetan parte hartzeagatik da ezaguna, besteak beste. Diskoaren diseinu artistikoa Barakaldoko Dani Hernández "Lobotipo"-k landu du.

Honek guztiak kreazio, grabazio eta posprodukzio lanak esperientzia berezi bat bilakatu ditu, bai taldearentzat, baita bertan parte hartu duten guztientzat ere. Emaitza zortzi kanta ezberdin eta bitxi dira, landu dituzten produktoreak diren bezain ezberdinak euren artean, baina Revolta Permanenten esentzia galdu gabe.

Erosi Ultravioleta diskoa:

Abestiak

1. Eskorpio (04:09)
2. Ez izan (04:58)
3. Azido (03:43)
4. Bi aurpegi (04:20)
5. Izotz beltza (04:33)
6. K.1080 (04:50)
7. Nightcall (05:21)
8. Ultramorea (04:18)


Laburrean

  • Egileak Revolta Permanent
  • DiskoetxeaGaua Records
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana