"Etxea / Casa / Home"

  • "Etxea / Casa / Home"
  • "Etxea / Casa / Home"
  • "Etxea / Casa / Home"
  • "Etxea / Casa / Home"

ETXEA / CASA / HOME proposamen sinplea da, ia artisau-lana. Zura nagusi duen eszenografian oinarrituta, espazio atsegina diseinatu da; benetako habia sortu da, eta ikusleak, nolabait, habiaren eraikuntzaren parte ere izango dira. Masta txinatarra da ardatz nagusia, eta % 100 autonomoa den egitura gisa sortu den masta horren inguruan garatzen da ekintza.

Diego Aimar-en bakarkako lan honetan, clowna, masta, akrobazia eta oreka uztartzen dira, teknika horien bidez emozioen sare sotila ehunduz. Ikuskizuna jende guztiarentzat da, eta, kalerako formatuarekin pentsatu bada ere, aretora eta espazio berezietara ere molda daiteke.

FITXA TEKNIKOA:

  • Eszenan: Diego Aimar
  • Sorkuntza: Aimar & Cia
  • Laguntza sorkuntzan: Aritza Rodriguez
  • Masta txinatarreko aholkularitza: Jeremías Faganel
  • Eszenografia: Iñaki Ziarrusta, Truca Rec, Iñaki Etxeandía
  • Ekoizpena: Isabel Jiménez
  • Jantziak: Estudio 14
  • Argazkilaritza: Gorka Bravo
  • Web diseinua: Gloria Díaz

DOSSIERRA

Aimar & Cia

Laburrean

Euskadi, auzolana