"Tria"

  • "Tria"
  • "Tria"
  • "Tria"
  • "Tria"

Tria zerbait handia egiteko jaio da. Baina blokeatuta dago, ezin ditu ulertu bere buruan dituen ideiak, laguntza behar du. Sorkuntzarako prest dago, baina ez daki zein lengoaia erabili. Bere buruan irudi oso zehatz bat ikusten du, Triangelu Infinitoa, laranja eta gorria. Oso argi dauka atera behar duen mezua dela. Badaki triangeluaren eta bere artean konekzio zuzen bat dagoela. Bat-batean, Tertzi agertuko da, bere musa eta gidaria, eta lagunduko dio. Tertziri eta triangelu infinitoari esker, Triak aurrera egingo du eta bere mandatua burutzeko bidea lortuko du.

Ametsak, indarra, ezintasuna, amorrua, helmugak, egoa, ezjakintasuna, beldurra, bakardadea, laguntza... Gure bidean zerbait berria eta ezezaguna aurkitzen dugunean, bat-batean gure aurrean agertzen denean, nola jokatuko dugun hausnartzen da Tria-n.

Fitxa artistikoa

  • Dantzariak: Jaiotz Osa, Paula Parra
  • Koreografoa: Jaiotz Osa
  • Eszenografiaren diseinua: Patio
  • Eszenografia egitea: Alvaro Ledesma
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizle eragilea/Banaketa: Ana Barrantes
  • Argazkia/Bideoa: Patio
  • Ekoizpena/Komunikazioa: NODE / NODE Akziona!
  • Musika/Egilea/Zuzendaria: Ion Estala

Harremanetarako

NODE Akziona!
Ana Barrantes
(+34) 667 39 30 11
info@node.eus
www.node.eus

NODE Akziona!

Laburrean

Euskadi, auzolana