"Gosetiak"

  • "Gosetiak"
  • "Gosetiak"

Filmazpit katalogoko filma.

Kanadako zinema frankofonoko enfant terrible eta gazte mimatuetako batek hirugarren arrisku-salto bat eman du beldurrezko generoan zonbiak azpigeneroan apokalipsi kanibal azpi-azpigeneroan eta Quebeceko ingurune landatar eta basotsuetan zehar filmatu du pelikula hau, ondo zehaztutako pertsonaiekin (inoiz sendatuko ez zaion zauria daraman hipsterra, gurasoak hil berri dituen baserritarra, ustezko heroia), berezkoak dituen obsesioetako batzuekin kargatu eta birkargatu dituenekin. Gomendioak, bai bizirik irteten direnentzat bai ikusleentzat, sinpleak dira: "Ez egin zaratarik, ez utzi sekula zure arma eta, batez ere, irten korrika!". Arau horiei bete-betean jarraitzen badiezu oso film eklektiko batekin gozatuko duzu, hain eklektiko ezen Bresson, Romero eta Monty Python etorriko zaizkizun gogora.

Fitxa 

  • Jatorrizko izenburua: Les affamés
  • Zuzendaria: Robin Aubert
  • Aktoreak: Marc-André Grondin, Monia Chokri, Charlotte St-Martin, Micheline Lanctôt, Marie-Ginette Guay, Brigitte Poupart, Édouard Tremblay-Grenier, Luc Proulx, Didier Lucien, Robert Brouillette, Martin Héroux, Patrick Hivon
  • Herrialdea: Kanada
  • Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa
  • Gaia: Beldurrezko filma
  • Iraupena: 96 minutu
  • Banatzailea: La Aventura Audiovisual (DVD komertzialean euskarazko azpitituluak aurki daitezke)
Filmazpit

Laburrean

  • Egileak Robin Aubert
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana