"SF 78 gogoan!"

  • "SF 78 gogoan!"

Sanfermines 78 Gogoan!
40 años/40 urte

Musikaren bitartez German Rodriguezi omenaldia.

"Joan den 2017ko udazkenean pertsona talde bati eta GOR diskoetxeko jendeari otu zitzaigun 1978ko sanferminetako gertaeren 40. urtemuga ospatzeko ekarpen bat egitea, alegia, kantu bilduma bat gure zigilu edo Sanfermines 78 Gogoan! ekimenetik hurbil dauden egile eta talde batzuek sorturikoa.

Asmo horri jarraikiz, zenbait talde eta bakarlari koordinatu ditugu, beren musikarekin eta testuekin, 1978ko uztaileko gertaeretatik berrogei urteko ibilbide luze honetan sentitu zena, sentitu dena eta orain gure baitan sentitzen ari garena irudikatzeko.

Bidenabar, eta hori da lan honen helburuetako bat, zenbait belaunaldi elkarrekin lotzen ditu disko honek: orduko musika munduko artistak oraingo musika artista gazteekin. Eta, orobat, German Rodriguezen figura eta 1978ko sanferminetako gertaeren berri ematen diegu belaunaldi berriei: nola gertatu zen eta gure hiriarendako zer ekarri zuen –eta ondoren zer ekarri duen-.

Pedro Osesek egin du azala, eta kanta gehienak Iruñeko K Estudioetan grabatu dira. Lanaren mozkinak Sanfermines 78 Gogoan! elkartearendako izanen dira".

Erosi SF 78 gogoan! diskoa

Artista parte-hartzaileak

– Fermín Valencia
– El Drogas + La Venganza de la Abuela
– Leihotikan
– Los del Rayo + Patxi Beltz
– Altxatu
– Balerdi Balerdi
– La Chula Potra
– Iruña Soviet Band
– Sofokaos
– Streetwise

Abestiak

Fermín Valencia: Hilarria
Altxatu: Kantu bat
La Chula Potra: Germán
Leihotikan: Zakurren dantza madarikatua
Sofokaos: Bala bat
Balerdi Balerdi: Ahaztezina da
El Drogas + La venganza de la abuela: Zua
Streetwise: 78
Los del Rayo + Patxi Beltz: Los hombres de gris
Iruña Soviet Band: Bi bertso Germani

Gor Diskoak

Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • DiskoetxeaGor Diskoak
  • Zenbatekoa13,00 € (CD) / 10,00 € (disko digitala)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana