"For Dancers Only"

  • "For Dancers Only"

For Dancers only izenburuak adierazten digu zer edo zer The Cherry Boopers taldearen ezaugarriez. Baterian Txefo K-billy, perkusioan Xixo Yantani, baxuan Guru Teje, gitarra Rambo The street King, tekladuetan Raimund Dietzen, saxoa eta txirula Mihail Goldfingers, eta tronboian Art LaRock. Artistok garatu duten estilo berezian groovea jabetzen da hasieratik hamabi abestietan. "Tout va bien"-en edo  "For Dancers Only"-n bezala, "Simon is Back"-en ere, hirurogeiko urtealdian indarrean zegoen funka aipatzen digute, "Marvin's Night" tempo erdikoan Motown gogoraraziz eta Marvin Gaye faltetsia batez ere, "4,3,2,1" soinu latinoaren erdibidean perkusioari eta leloan sartu duten stax ezaugarriari esker. "Doin' Slowly"-k baretu egiten du giroa Mihail Goldfingersen txirulaz eta Xixo Yantaniren perkusioaz. Dantza pistara garamatzate ostera "Edición especial"-ekin eta "LP Fiction"-ekin. Art LaRock nagusitzen da tronboiaren boterearekin Raimund Dietzen lagun duela teklatuetan "Fostex Lady"-n, eta "Run and Gun"-eraino joanarazten gaituzte zangoak higitzeari utzi gabe. Rhodes organoak sartzen gaitu ahots femeninoa daukan abesti bakarrean, "Susu Pétalos", jazzaren eta soft soularen arteko ariketa. Lan honen amaiera ezin hobea lortzen du "Black Cream"-ek, dantza pista leporaino betez ostera.

Erosi For Dancers Only LP formatuan
Erosi For Dancers Only CD formatuan 

Abestiak

1. Tout va bien (2:23)
2. For Dancers Only (4:14)
3. Simon is Back (3:55)
4. Marvin's Night (3:11)
5. 4,3,2,1 (4:49)
6. Doin' Slowly (4:46)
7. Edición especial (3:15)
8. LP Fiction (3:30)
9. Fostex Lady (3:57)
10. Run & Gun (2:38)
11. Susu Pétalos (3:49)
12. Black Cream (4:25)


Laburrean

  • Egileak The Cherry Boppers
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa14,00 € (LP) / 10,00 € (CD)
  • FormatuaLP / CD / MP3
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana