"Marmokak eta itsas izarrak"

  • "Marmokak eta itsas izarrak"

Sasoi Ilunak taldeko kide ohiak Marmokak eta itsas izarrak dakarkigu orain, bi kantaz osaturiko binilozko singlea. Hau egiteko arrazoiak musika entzuteko ohiturek azken urteetan izan duten aldaketarekin dauka zerikusia. Azkenaldian galdera bat buruan bueltaka izan du Murugarrenek: ba al du zentzurik gaur egun 10-12 abestiz osaturiko diskoak argitaratzeak, horrelako lanak osorik entzuteko ohitura galdu eta joera nagusia plataforma digitaletan eskura ditugun milaka abestien artean ale solteak dastatzea denean? Gogoeta horrek eraman du Murugarren kantak aleka argitaratzeko erabakia hartzera, eta bidenabar ekarri du Lokatzetan Play binilozko single bildumaren sorrera. Murugarrenek eman dio hasiera sailari, eta datozen hilabeteetan osatuz joango da beste musikari batzuen ekarpenekin.

Ohiko musikariez inguratu da Murugarren bi kantak —gehi epilogo instrumental bat— Mutrikuko AME estudioan grabatzeko: Miguel Ramirez (gitarra), Rafa Aceves (teklatuak) eta Natxo Beltran (bateria). Horrez gain, luxuzko kolaboratzaileak izan ditu: Angel Unzuk bouzukia jo du "Marmokak eta itsas izarrak" abestian, eta Sorkunek eta Nahiara Arrietak koruak egin dituzte "Egun mixerableak" izenekoan. Bi kanta bakarrik izanagatik grabazioa ez da azkarra izan, patxadaz egindakoa baizik, musikariek xehetasun guztiak zaindu egin baitituzte Murugarrenen lirikarekin bat datozen atmosfera iradokitzaileak sortzeko bi abestietan, lehor eta iluna soul kutsua duen Egun mixerableak kantan, eta malenkoniatsu eta ia onirikoa singleari izenburua ematen dion pop harribitxian.

Erosi Marmokak eta itsas izarrak binilozko singlea


Laburrean

  • Egileak Txuma Murugarren
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • FormatuaBiniloa / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana