"Txintxilintxin, bakea egin"

  • "Txintxilintxin, bakea egin"
  • "Txintxilintxin, bakea egin"
  • "Txintxilintxin, bakea egin"

Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizun honetan bada ate magiko bat: "Bakearen atea". Bada, era berean, andere mago txit jakintsu bat ere, ate horren sekretu guztiak dakizkiena, eta harriduraren harriduraz ohartzen da pailazoak beren emankizunean buru-belarri ari direla, bakearen atea jaikitzen, esnatzen, hasten dela.

Bat-batean, gerratik datorren beste andere mago biolentoa agertzen da, eta borrokarako erronka jotzen dio aurreko andere magoari. Honek laguntza eskatzen dio publikoari, eta "konjuro handia" irakasten die. Denek bat eginik, lortu dute bakearen atea babestea, andere mago biolentoaren aurrean. Azken hau negarrez dago, bere porrota dela medio. Guztiz zorigaiztokotzat jotzen du bere burua, horixe baitzen bere ahalak huts egin dion lehen aldia. Kiki pailazoak biziki animatzen du, biolentzia utzi eta umeekin harrapaketan jolas dezan. Horixe egingo dute, eta, jolasaren ostean hain ongi eta hain zoriontsu sentitzen da, zeharo eraldatuko da, eta denak harriturik utziko ditu. 

Aldaketa handi honen ondorioz, bi andere magoak lagunik onenak bihurtzen dira, eta publiko osoarekin, denek elkarrekin egiten dute konjuro handia, eta "bakearen atean" lore ezin ederragoa zabaltzen da alderik alde. Orduan, ama lurra agertzen da bakearen ate gainetik, eta ume guztiek berarekin eskuekin jolastean, duten bake osoa transmitituko diote.

Hain da handia alaitasuna, dantzatuz eta abestiz ospatzen dugu guztiok aro berriaren irartzartzea: "Bakearen aroa".

Formatuak

2 pailazorekin: 
- Ordubeteko iraupena
- Gehienez 250 haurrentzat gomendatuta

3 pailazorekin:
- Ordu eta hamar minutuko iraupena
- Haur kopurua mugagabea

Hizkuntza

Kiki, Koko eta Moko pailazoek euskaraz, gaztelaniaz eta elebietan eskaintzen dituzte beren ikuskizunak

Harremanetarako

info@kikikokomoko.com / 686 39 09 03 / www.kikikokomoko.com


Laburrean

  • Egileak Kiki, Koko eta Moko
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana