"Inondik inora"

  • "Inondik inora"
  • "Inondik inora"

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!

Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.

Gauza mordoa 50 minutuko formatu txiki-ertaineko 4 urtetik gorako espektakulu batentzat...

Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza eta testua: Patricia Urrutia
  • Antzezleak: Patricia Urrutia, Aiora Sedano, Jon Zumelaga
  • Zuzendari laguntzailea: Ximun Fuchs
  • Musika: Asier Ituarte
  • Eszenografia: Amaia Garate
  • Argiztapena: Ion Chávez
  • Panpina: Battitt Halsouet
  • Kanpo Begirada: Pablo Ibarluzea, Urko Redondo, Elena Olivieri
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Kartela: Rober Quintana
  • Teknikaria: Xabino Alkorta
  • Ekoizpena eta Banaketa: Benetan Be

 

Benetan Be

Laburrean

  • Egileak Benetan be
  • KonpainiaBenetan be
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
  • Info Gehiago
Euskadi, auzolana