"Quitamiedos"

  • "Quitamiedos"

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa... baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea eta zuzendaria: Iñaki Rikarte 
  • Zuzendaritza laguntzailea: Garbiñe Insausti Y José Dault
  • Antzezleak: Jesús Barranco, Luis Moreno
  • Jantziak eta eszenografia: Ikerne Gimenez 
  • Musika: Luis miguel Cobo 
  • Argiztapen diseinua: Javier Ruíz de Alegría 
  • Produkzioa: Kulunka Teatro 
  • Argazkia: Aitor Matauco
  • Banaketa: Proversus

Laburrean

  • Egileak Iñaki Rikarte
  • KonpainiaKulunka Teatro
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana