"Roman eta Julieta"

  • "Roman eta Julieta"

Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 80 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera.

Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da,baina dirugoseak, harrotasunak, intransigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Iñaki Rikarte
  • Zuzendaritza: Anartz Zuazua
  • Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tania de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota, Alazne Etxebarria
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez
  • Eszenografia laguntzaileak: Maria Abad, Martin Barandiaran
  • Jantzi diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argi diseinua: Pedro Yagüe
  • Musika: Ekhi Vegas


Laburrean

  • Egileak Iñaki Rikarte
  • KonpainiaBorobil Teatroa
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana