"Nire totem animalia"

  • "Nire totem animalia"

Nire totem animalia lan honetan, Mushkumek pauso bat gehiago eman nahi izan du. Ez bakarrik musika aldetik, irudi aldetik ere bai.

María Seco artista bilbotarrak azalerako argazkia diseinatu du, oso teknika bereziarekin, ez da ohiko argazki bat, eta, hori abiapuntutzat hartuta, diskoaren diseinu osoa mimo handiz egin dute taldekideek, Gorka Chamorroren laguntzaz.

Letra guztiak Juncal Altzugarairenak dira, baina, oraingoan ere, beste idazle euskaldun baten laguntza izan dute, Peru Calabaza Sabanek "Basamortuan" singlearen letra idatzi baitu.

Soinuaren aldetik, ikerketa lanetan aritu direla dirudi. Nahiz eta Tom Waits, Cohen eta aurreko lanean sumatzen ziren soinuak atzematen diren, aurrerapauso bat eman du Mushkumek bere bigarren disko honetan. Doinu elektronikoak, perkusio obsesiboak, soinu arrotzak... denetik dago taldearen lan honetan. Gainera, oraingoan, Sustraiak Recordsen zorroztu dituzte soinuen xehetasunak, Egoitz Palaciosen laguntzaz, abestien soinua borobilduz.

Abestiak

1. Basamortuan (05:03)
2. Ezkutuan (03:03)
3. Diabolus (03:34)
4. Ikusten ez dena (03:31)
5. Osotasuna gu (03:34)
6. Beldurrak (04:05)
7. Plazerrengailurra ikutzen (02:54)
8. Nigana (03:55)
9. Hosten artean dantzan (03:54)
10. Dietrich (02:37)
11. Badakizu zer (03:32)


Laburrean

  • Egileak Mushkum
  • DiskoetxeaTaupaka Elkartea
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by
Euskadi, auzolana