"Izoztutako haizea bezala"

  • "Izoztutako haizea bezala"
  • "Izoztutako haizea bezala"
    Argazkia: Mikel Blasco
  • "Izoztutako haizea bezala"
  • "Izoztutako haizea bezala"
    Argazkia: Mikel Blasco

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti.

Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen… Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Rafael Herrero
  • Itzulpena: Aizpea Goenaga
  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués
  • Konpania: Tanttaka
  • Aktoreak: Nerea Elizalde, Tania Fornieles, Koldo Olabarri
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argiztapena: Xabier Lozano
  • Ikus-entzunezkoak: Acrónica Producciones
  • Diseinu grafikoa: Javi Alonso
  • Argazkiak: Mikel Blasco
  • Koordinazio teknikoa: Edi Naudó
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Produkzio laguntzailea: Nagore Plazaola

Laburrean

  • Egileak Rafael Herrero
  • KonpainiaTanttaka Teatroa
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana