"El Chef"

  • "El Chef"
  • "El Chef"
  • "El Chef"

"El Chef", zaporeak, usainak eta ehundurak frustrazioarekin, oroimenekin eta inoiz bete ez ziren itxaropenekin nahasten diren masterclass-a da. Gastronomiaren eta komediaren artean, Chef horrek bere trukuak eta dezepzioak, bere teknikak eta ilusioak, konpartituko ditu gurekin, aldi berean gure dastamena, gure usaimena eta drama ulertzeko dugun modua piztuz; balio duenak balio duela, eta balio ez duenak irakatsi egiten duela dioen esamoldea berretsiz. Izan ere, bizitza, sukaldearekin gertatzen den bezala, garratza izan daiteke, baina beti daukagu puntutxo gozoagoa bilatzeko aukera.

Zergatik egiten dut hau?

Hau ez da aipatu behar dugun testuan sartzeko galdera.

Hori da goizero, ordenagailuaren aurrean jartzen naizenean, nire buruari egiten diodan galdera. Izan ere, idazketa, berarekin obsesionatuta egotea eskatzen duen beste edozein lanbiderekin gertatzen den bezala, sufrimendua da hein handian. Dedikazioa. Gauzei uko egitea, zure denbora pentsatzeari, idazteari, ezabatzeari, berriro idazteari, pozteari, deprimitzeari eta berriro ere idazteari eskaintzeko.

Nire chef-ari gertatzen zaiona niri gertatzen zaidanaren antzekoa da. Ia zure denbora guztia zure lanari eskaintzen diozunean, bertan jartzen dituzu zure itxaropen guztiak. Zure hazkundea. Batzuetan baita zure zoriontasuna ere. Baina, zer gertatzen da lortu nahi zenuena lortzen ez duzunean? Eta zer gertatzen da zu baino hobea den norbait dagoenean eta, zure lana berearekin alderatzeko orduan, beti ere zu galtzaile zarenean? Eta zer gertatzen da horrelakorik ez badago, baina hobea izateari hainbeste denbora eskaini diozunez, lana amaitzean, beste ezer ez daukazunean?

Hau da gertatzen dena. Goizero zeure buruari “Zergatik egiten dut hau?” galdetuz esnatzen zarela. Eta askotan erantzun bat aurkitzen duzula. Baina beste askotan ez. Eta batzuetan zaila dela egun horiek frustrazio sakonean erori barik jasatea. Beraz, galdera testu honi aplikatzen badiogu, erantzuna erraz sortzen zait: Hau, besteei eta nire buruari, erabaki zuzena hartu dudala azaltzen saiatzeko egiten dut. Edo agian, ez dudala erabaki zuzena hartu azaltzen saiatzeko.

FITXA TEKNIKOA:

 

  • Egilea: David Caiña
  • Antzezlea: Gorka Mínguez
  • Zuzendaritza: Gorka Minguez & David Caiña
  • Jantziak: Zapatitos de Charol
  • Argiztapena: Arantza Heredia

 

 


Laburrean

  • Egileak David Caiña
  • KonpainiaErre Produkzioak
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana