"La trovairitz Beatriz de Día"

  • "La trovairitz Beatriz de Día"

Diako kondesaren eta Olivier Galcerán musikariaren eskutik datoz antzerti-proposamen honetako poesia, dantza, musika eta kantua. Pertsonaia errealak dira biak: musikagile eta olerkari ospetsua XII. mendeko gorte okzitaniarretan, lehena, eta bere laguntzailea gorteetan barnako ibileretan, bigarrena.

Verdelimonar Teatro konpainiako eta Ardanfusión musika-taldeko kidea da Montse Zabalza, eta aktorea, Producciones Maestras eta Ados Teatro konpainietan. Horrez gain, dantzaria da Kon Moción taldean, zuzendari-lanetan aritzen da eta eskolak (dantza eta antzerti-teknikak) ematen ditu. Peio Otano, aldiz, musikaria, dantzaria eta dantza historikoan koreografoa da. Halaber, dantzaria da Esquivel dantza historikoko konpainian, eta irakaslea (moko-txirula), Bilboko "J. C. de Arriaga" kontserbatorioan.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendari artistikoa: Montse Zabalza
  • Musika eta dantza zuzendaria: Peio Otano
  • Aktoreak: Peio Otano, Montse Zabalza
  • Iraupena: 20 minutu

Laburrean

  • Egileak Montse Zabalza
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana