"Eché mi corazón a freír en la sartén"

  • "Eché mi corazón a freír en la sartén"

Emakumeez mintzo zaigu lana, bakarrik, triste eta hilda dauden emakumeez. Maitasunak porrot egiten duela esaten digu, adimenak porrot egiten duela. Elkar suntsitzen dugula esaten digu, koldarkeriaz, elkar umiltzen dugula eta amaieraraino umiltzen gaituztela.

Emakumeak XXI. mendean bizi duen egoerari buruzko hausnarketa latza da lana, baita, hedaduraz, matxismoari buruzkoa ere. 

Angélica Lidellen antzerkiak zerbait eder bilakatu nahi ditu mina, gorrotoa, sufrimendua. Muturrean lan egiten du, gatazka sortzen ikusleengan.

"Gaizkia etengabeko legea da, ongia ahalegina da". (Angélica Liddell)

Fitxa artistikoa

  • Aktoreak: Ana Etxeberría, Elur Olabide Izquierdo, Eneko Pérez, Lydia Ruiz, Clara Sánchez, Teresa Sarriguren Germán
  • Zuzendaria: Ramon Vidal
  • Jantziak: María Sagüés, Leire Mendizábal
  • Argiztapena: Luz y Fer
  • Eszenografia: Los Quel
  • Diseinu grafikoa: Laguru
  • Ekoizpena: Nafarroako Antzerki Eskola
  • Iraupena: 20 minutu

Laburrean

  • Egileak Nafarroako Antzerki Eskola - Escuela Navarra de Teatro
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana