"Mutildantzak"

  • "Mutildantzak"

Dantzak ez dira betikoak eta ez dira beti berdin dantzatzen, bizirik daude. Norbaitek sortzen ditu eta denborarekin aldatu egiten dira, dantzatzen dituen gizartea aldatzen den legez.

Denborarekin egokituz joan diren dantzen adibide paradigmatikoa ditugu mutildantzak. Heldutasunerako bidean, Baztango gazte ezkongabeentzat trantsizioa erritual izan ziren aspaldi batean. Duela 100 bat urte, Eusko Ikaskuntzaren kongresurako bateratu eta estandarizatu ziren Baztan eta baztandarren identitate ikur bilakatuz, eta mutildantzak dantzatzeko erronkari erantzuteko gai ziren guztiek dantzatzeari ekin zioten. Maurizio Elizalde bezalako txistularien eskutik, guregana heldu dira gure folklorearen azkenetariko erronka koreografikoa bilakatuz.

Ziztu bizian doakigun mundu honetan, mutildantzak benetako erronka dira gaur egun. Ez dira dantza "ikusgarriak", ez dute behar aparteko gaitasun fisikorik, baina mutildantzen zailtasuna eskatzen duten konzentrazioan datza. Norbaitek mutildantzak ezagutzen baditu ondo daki hau: doinuak buruan izan behar dira eta dagozkion urratsak barneratu, musika jarraitu, melodia adi-adi aditu beste edozer baztertuz eta banakako erronka hori inguruko dantza taldeko kideekin partekatu.

Aiko Taldeak jantzi berri bat josi du Baztango ttunttuneroek aspalditik beraien txistu eta danborrekin jotzen dituzten doinu hauentzat, Aiko Taldearen soinu eta koloreetara egokituz, melodia hutsa zena akorde eta polifoniaz emanez, txistu-danborra beste tresnekin lagundurik. Hori bai, helburu bera: tradizioz jaso ditugun mutildantzak egiten dituzten dantzariei laguntzea.

Erronka CD moduan plazaratu da. Doinuak dantzarien zain daude, ikasi eta dantzatzeko.

Erosi Mutildantzak diskoa

Doinu-zerrenda

  • Aunitz urtez!
  • Hiru puntukoa-billantziko
  • Xoxoarena
  • Txoriarena
  • Biligarroarena
  • Añarxume
  • Xerri-begi
  • Muxiko
  • Ardoarena
  • Añoar haundi
  • Tellarin
  • Billantziko txiki
  • Zahar dantza
  • Mando zaharrarena
  • Zazpi jauzi

Partaideak

  • Mandolina: Alvaro Garcia Martinez
  • Kontrabaxua: Gabriel Leon Rosas, Pablo Martin Caminero eta Amaiur Cajaraviller Garmendia
  • Akordeoia: Txus Aranburu Susperregi
  • Danbolina: Sabin Bikandi Belandia
  • Atabala: Vicent Zaragoza Llorca
  • Dantza: Patxi Laborda Larrea
  • Ahalduna: Pablo Montesinos Txertudi
  • Grabaketa: Asier Zubelzu Urzelai
  • Nahasketa: Alberto Macias Etxeberria
  • Diseinu grafikoa: Iñigo Ordozgoiti Fonesca

Aiko Taldea

Laburrean

  • Egileak Aiko Taldea
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa14,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana