"I U"

  • "I U"

Gu, itzalen mundu batean argia arnasten.

Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainia da Lasala, eta dantzaren eta argazkigintzaren eremuko artistez osatzen da. Konpainiaren helburu nagusia da hizketa fisikoa eta egungo estetika sortzeko ikertzea, eta taldekideen kezkei erantzutea eta horiek islatzea.

2013an sortu zenetik nazioko eta nazioarteko hainbat jaialditara bertaratzeko gonbidapenak jaso ditu.

Konpainiak Gipuzkoako Foru Aldundia – Dantzagunea deialdiaren laguntza jaso zuen, Sortutakoak programa sortzeko. Aterpean artista egoiliarren programaren laguntza ere jaso du. Horrez gain, Donostia 2016 fundazioaren laguntza jaso zuen, Mugalariak egitasmoan. Halaber, Dantzan Bilaka Sormen Koreografikoen Diru-laguntza eta Eusko Jaurlaritzaren Sormen Koreografikorako Laguntza jaso zituen, 2014an, 2015ean eta 2016an, eta baita Konpainiak Egonkortzeko Laguntza ere, 2017an.

FITXA TEKNIKOA:

  • Koreografia: Judith Argomaniz
  • Dantzariak: Jaiotz Osa, Garazi Etxaburu
  • Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Handel, Deep Frieze
  • Iraupena: 16 minutu

Lekuz Leku

Laburrean

  • KonpainiaLasala
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana