"Playa"

  • "Playa"
    Argazkia: Gurutz Gonzlez

Zoologiko baten kaiola baten barruan dagoen lehoi bati begira gaude. Lehoia kendu eta bere lekuan Picasso-ren Gernika koadroa jartzen dugu. Kaiola baten barruan dagoen Picasso-ren Gernikari begira gaude. Kaiola eta zoologikoa kentzen ditugu eta basamortu bat jartzen dugu. Basamortuan dagoen Picasso-ren Gernikari begira gaude. Gernika kendu eta museo bat jartzen dugu. Orain, basamortuan dagoen museo bat begiratzen gaude. Basamortua kendu eta Amy Winehouse jartzen dugu. Amy Winehouse museoko geletako baten sartzen ikusten dugu.

Museoa kendu eta mikrofono bat jartzen dugu eta honen atzealdean taberna bat. Orduan, mikrofono baten aurrean dagoen eta sakonean taberna bat duen Amy Winehouseri begira gaude. Amy Winehouse kentzen dugu eta Fidel Castro jartzen dugu gaztelaniaz etengabe hizketan. Horrek esan nahi du taberna baten aurrealdean eta bere aurrean mikrofono bat duela, hizketan ari den Fidel Castrori begira gaudela. Taberna kendu eta Etxe Zuria jartzen dugu. Fidel Castro Etxe Zuriaren aurrean ikusten dugu mikrofono bat aurrean duela etengabe hizketan. Fidel Castro eta Etxe Zuria kendu eta hilerri bat jartzen dugu gaur egungo Estatu Batuetako presidentearen aurrean. Horrela hilerri baten eta mikrofono baten aurrean gaztelaniaz mintzo den Donald Trumpi begira gaude. Berehala ahotsa kentzen diogu, presidentea mutu utziz keinuka mikrofonoaren aurrean.

Gero Donald Trump eta hilerria kentzen ditugu, edozein pertsona jartzen dugu eta fluoreszentez argitutako hangar huts bat. Keinuka mikrofono baten aurrean dagoen pertsona bati begira gaude fluoreszentez argiztatutako hangar batean. Elkarrengandik aldentzen diren pentsamendu koktel bat jartzen diogu eta mikrofonoa eta hangarra kendu. Geratzen dena keinuka dagoen gorputz bat da, elkarrengandik aldentzen diren pentsamenduz betea, inongo lekutan esekiduran...

FITXA TEKNIKOA:

Ideia, Koreografía eta Performance-a: Coletivo Qualquer: Luciana Chieregati e Ibon Salvador + Carolina Campos
Argiztapen sorkuntza: Leticia Skrycky
Produkzioa: Asociación Artístico Cultural Luciérnaga
Argazkia: Gurutz Gonzalez
Jantziak: Coletivo Qualquer
Laguntza teknikoa: TRACKEN Studio.
Laguntza: Azala Kreazio Espazioa, Departamento de Cultura del Ayuntamiento de Bilbao, Atelier Real (Lisboa), Residencia de Creación en La Fundición.

 

 

 

Colectivo Qualquer

Laburrean

  • Egileak Colectivo Qualquer
  • KonpainiaColectivo Qualquer
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana