"BLUR#1"

  • "BLUR#1"

BLUR #1 bakarkako dantza lanaren projektua gaureguneko gorpuztasuna zalantzan jartzetik abiatzen da. Horretarako dantzariaren irudia guztiz edo partzialki desegitean datzan kontzeptu-praktikan sustatuko da lana. Honek eszenatokian agertzen den gorputzarekiko, honek publikoki aurkezteko dituen moduekiko eta berau ikusgai egiteko duen erarekiko berehalako galdera bat taularatzen du.

Sentsu honetan BLUR #1 lanean Ibon Salvador dantzariaren gorputza berprogramatzea, edo hobe esanda hackeatzea, proposatzen dugu. Horretarako dantza kodeetatik ihes egiten duten erreferentzia zinematografikoak erabiliko ditugo, kasu honetan zombi gorputzak, mamuen gorputzak, autamatak eta ziborg-ak – gizakiaren mugan. Gorputza erreferentzia hoiekin bombardatuko dugu dantzariak hauek bereganatu arte, bere azalera itsatsirik geratzen diren arte. Bestalde testura lirdingatzu, mukitzu eta gomazkoetatik abiatutako ukimenezko lan bat garatuko dugu. Honen helburua informazioa pertzepzioaren beste bide batetik – ukimenetik - barneratzea izango da, dantzariaren gorputza hezurren estrukturan oinarritzen ez diren eta bertikaltasunean sostengatzen ez diren beste materiale-gorputz batzuekin hackeatuz.

Blur: something that you cannot see clearly | (Eus.) Lausotu / itxuragabetu.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaria: Luciana Chieregati
  • Argiztapena: Leticia Skrycky
  • Produkzioa: Asociación Artístico Cultural Luciérnaga
  • Eszenografia: Camila Téllez
  • Jantziak: Coletivo Qualquer
  • Laguntza teknikoa: TRACKEN Studio.
  • Laguntza: Programa de Residencias Artísticas Amphitryon (Azkuna Zentroa) y Danasateliers Rotterdam
Colectivo Qualquer

Laburrean

  • Egileak Ibon Salvador
  • KonpainiaColectivo Qualquer
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2019
Euskadi, auzolana