"Drakula buruz behera"

  • "Drakula buruz behera"
  • "Drakula buruz behera"
  • "Drakula buruz behera"

Ordua heldu da, atze-oihala zabalik, argiak prest, Drakula Buruz Behera antzerki lana hastera doa baina … oh! Sorpresa! Antzezleak desagertu dira, eszenografiaren arrastorik ez eta jantziak ez dira inondik agertzen. Zer egingo du zuzendariak egoera katastrofiko honen aurrean? Ikuskizuna bertan bera utzi? Ez, inolaz ere ez! Irudimena erabiliz eta pertsonaia berezi baten laguntzarekin, gure zuzendari ausartak banpiro odolzalerik ezagunenaren istorioa inoiz ez bezala kontatuko digu, izan ere, kosta ahala kosta, ikuskizunak aurrera jarraitu behar du beti.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza: Borja Fano
  • Antzezleak: Mikel Hernandez y David Gutiérrez
  • Ekoizpena: Ameztu Produkzioak
  • Zuzendaritza laguntzailea: Silvia Rodriguez (Contrapunto Teatro)
  • Atrezzo: Alaine Arzoz
  • Jantziak: Silvia Rodriguez
  • Musika: Sustrai doinuak
  • Argazkilaritza eta maketazioa: Mikel Rivera
  • Bideoa: Ciro Izurrategi (Shu Ha producciones)

 

Ameztu

Laburrean

Euskadi, auzolana