"Itsasontziak. Erreskatean!"

  • "Itsasontziak. Erreskatean!"
  • "Itsasontziak. Erreskatean!"
  • "Itsasontziak. Erreskatean!"
  • "Itsasontziak. Erreskatean!"
  • "Itsasontziak. Erreskatean!"

Ekaitz gogor bat iristear dela, Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi hiritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatzera joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi izatea eskainiko diote. Hortaz, Eliasek bere betiko lagunak utzi eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz.

Baina Portu Handin erreskate-ontzi izatea uste baino askoz zeregin zailagoa da. Arratsalde batez, talka egingo du bertako talde batekin. Izan ere, metal preziatu bat ateratzeko hondealanetan ari direla jakin du, eta metal horrek kliman eragina duten uhin eletromagnetikoak igortzen dituela.

Konturatuko al da Elias legez kanpoko hondealanak geldiarazteko ezinbesteko dituela bere lagunak?

Itsasontziak. Erreskatean! filmaren euskarazko estreinaldiari buruzko informazioa, hemen.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Elias og Storegaps Hemmelighet
  • Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
  • Estreinaldi-urtea: 2017 (euskaraz 2018)
  • Iraupena: Ordubete eta 14 minutu
  • Herrialdea: Norvegia
  • Generoa: Animazioa
  • Zuzendaria: Simen Alsvik
  • Muntatzailea: Simen Malmø
  • Musika: Gaute Storaas
  • Ekoizlea: Sigurd Slåttebrekk
  • Gidoigileak: Will Ashurst, Simen Alsvik
  • MEDIAk lagunduta: Bai

Zineuskadi

Laburrean

  • Egileak Simen Alsvik
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana