"Soka"

  • "Soka"
    Argazkiaren egilea: Marie-Laure Hastoy (iturria: www.bilaka.com)
  • "Soka"

Kalea edo plaza pertsonen arteko elkargunea da. Soka ere bi euskal sortzaile garaikideren elkarketaren fruitua da: Jon Maya eta Pantxika Telleria.

Dantza herrikoi eta garaikideen arteko ikerketa lan mamitsu baten bidez, Euskal Herrian hain arrakastatsuak diren Soka dantza edo soka moduan egindako dantzak galdezkatu dituzte. Lan horretatik bost dantzari eta perkusio jotzaile batentzako pieza bat sortu dute.

Kukai konpainiak Soka sorkuntza atera zuenetik kasik hamar urte geroago, Bilakako dantzariei eta Julen Achiary perkusio jotzaileari transmititzen zaie. Haria ez da eten. Euskal Herrian, gizakiak dantzan elkartzen segitzen du.

Fitxa

  • Koreografia: Jon Maya, Pantxika Telleria
  • Konpainia: Bilaka Kolektiboa
  • Ikuskizun mota: Kaleko dantza ikuskizuna
  • Musika: Iñaki Telleria
  • Dantzariak: Arthur Barat, Cybelle Damestoy, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Iban Garat, Txomin Iturrira, Nathalie Vivier
  • Perkusioa: Julen Achiary
  • Eskerrak: Jon Maya, Pantxika Telleria, Alain Maya, Urko Mitxelena, Eneko Gil, Nerea Vesga
  • Iraupena: 20 minutu

Harremanetarako

Webgunea: www.bilaka.com (Facebook: Bilaka Kolektiboa)
Helbide elektronikoa: bilaka.zentroa@gmail.com  
Telefonoa: +33 633 851 490


Laburrean

Euskadi, auzolana