"Raust!"

  • "Raust!"

Raust! taldea 2015eko hasieran sortu zen, abesti batzuk prestatuz, Deustuko jaietako Bertsio Gauean jotzeko asmoz. Hasierako lagun arteko giro horretan, planak aurrera jarraitu zuen abesti propio batzuk sortuz, ondo pasatzeko helburuagaz. Gaur egun, Bilbo inguruko eta Igorreko bost lagunek osatzen dute Raust!: Asier Salazar, Iñigo Torres, Unai Luzuriaga, Aitor de la Pera eta Karmelo Usategi.

Kanta hauek 2016an eta 2017an osatu eta grabatu dituzte Dardara Records-en, Borja Arbaizaren laguntza eta gidaritzapean. Diseinua eta artwork-a Storm Tattooren eskutik.

Abestiak

1. Gorputzak astintzen (03:25)
2. Pizti armatuak (03:54)
3. No Time (05:15)
4. Zenbat gehiago? (04:16)

Raust!

Laburrean

  • Egileak Raust!
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaEP
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCreative Commons by-nc
Euskadi, auzolana