"Bidea - Camino - Chemin"

  • "Bidea - Camino - Chemin"
    Argazkia: eus.jour-de-fete-cie.fr
  • "Bidea - Camino - Chemin"
    Argazkia: eus.jour-de-fete-cie.fr
  • "Bidea - Camino - Chemin"
    Argazkia: eus.jour-de-fete-cie.fr

«Behin, argazkietan agertzen ez zirenak nor ziren galdezka hasi ginen... istorio galduen bila genbiltzan. Orduan, familiako argazki albumak ideki genituen eta argazkietan agertzen ez ziren pertsonaia batzuetaz jada entzun ginuela, ohartu ginen. Mamuak, leiendak, mitoak bilakatu ziren. Entzuten hasi ginen... Aipaturiko lekuetara joan ginen, lurra, arbolak atzeman eta ahotsak, hizkuntzak entzun genituen. Errekatik zetorren neska gazte batetaz oihartzuna ukan genuen: herrikoa miraria omen zen. Beste agerpen baten berri ukan genuen ere bai... entzuten egon ginen eta zuhaitz horren azpian gertakariak iragan zirela sumatu ginuen. Istorioekin bideak idekitzen direla eta azken hauek argazkirik ez dagoelarik albumak betetzen dituztela nabaritu dugu».

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua kari, 2016an abiatutako Bideak ibilaldi antzeztu baten forma hartzen du lehenik, antzerkiari esker ondare natural eta kulturala agerian ezartzeko.

2017an, Luis Alberto Rodriguez autore mexikarrari proiektu honen berridaztean bere laguntza ekartzea proposatzen diogu, karrikarako forma finko baten sortzeko.

Ibiltariak gidatzen ditugu familiako album bat aurkeztuz: bataio bat, ezkontza bat, abiatze bat... Argazki zahar hitsi bezalako eszenek familia horren mugaindizko istorioa kondatzen digute.

Fitxa artistikoa

  • Diseinua: Jour de Fête Cie
  • Taularitza: Ludo Estebeteguy
  • Idazketa: Luis Alberto Rodríguez
  • Antzezleak: Charlotte Maingé, Alaia Berhonde, Lore Goyetche, Sébastien Desgrans, Fran Dussourd, Ludo Estebeteguy
  • Eszenografia/Jantziak: Francisco Dussourd
  • Musika: Sebastien Desgrans
  • Kantu animatzailea: Naia Robles
  • Itzulpenak: Luisa Pena Montero, Jon Xabier González
  • Diseinu grafikoa: Vincent Dupont
  • Argazkiak: Luc Médrinal
  • Bideoa: Peio Duhalde / Jali Films
  • Hizkuntza: Euskara, frantsesa, gaztelania


Laburrean

  • Egileak Luis Alberto Rodríguez
  • KonpainiaJour de Fête Cie
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana