"Ancora lucciole"

  • "Ancora lucciole"
  • "Ancora lucciole"

1972an, Pier Paolo Pasolinik ipurtargien desagerpenaz idatzi zuen bere artikulu ezagunenetako batean. Hilabete gutxiren buruan, hil egin zuten. Orduz geroztik, ipurtargiek desagertzen jarraitu dute. Baina oraindik bada gogoratzen dituenik. 

Maria Elorza

Gasteiz, 1988. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Bartzelonan eta Sormena eta Ikerketa Artean masterra ikasi zuen EHUn. Hainbat film labur zuzendu ditu bakarka eta Las Chicas de Pasaik kolektiboan, eta hainbat zinema-jaialditan izan dira ikusgai, besteak beste, Donostiako Zinemaldian, Malagakoan, Sevillakoan, Bartzelonako L’Alternativan, Filmadriden eta Zinebin. Donostiako Tabakalera zentroan lan egiteaz gain, hiri bereko Larrotxene kultur etxeko irakaslea eta LUPA Dokumental Mostraren lantaldearen partaide ere bada.

Fitxa

  • Zuzendaria: Maria Elorza
  • Gidoia: Maria Elorza
  • Musika: Vincenzo Bellini
  • Argazkia: Maria Elorza
  • Ekoizpena: Koldo Almandoz eta Marian Fernández (Txintxua Films)
  • Soinua: Haimar Olaskoaga eta Maria Elorza
  • Muntaia: Maria Elorza
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 14 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelania eta italiera
  • Jatorrizko formatua: Apple ProRes
Kimuak

Laburrean

Euskadi, auzolana