"Zoro gaitezen"

  • "Zoro gaitezen"

Txirri, Mirri eta Txiribitonek azkeneko Dantzan eta Erromirria ikuskizunen arrakasta ona ikusita, bide beretik Zoro Gaitezen obra sortu dute. Antzerkia, komedia, pailazotza eta dantza, baina batez ere martxa uztartzen dituena.

Taldearen betiko kantak abestuko dituzte, “Paristik Natorren”, “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Altza Pelipe”, etab. Bihurrikeriak ere ez dira faltako. Obra aproposa herriko jaietan, frontoietan, nahiz kalean egiteko (antzokirako molda liteke); pailazoon abestiak, dantzak eta esketx barregarriak tartekatzen dituena.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Jose Ignazio Ansorena
  • Zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena
  • Antzezleak: Peru Ansorena (Txirri), Kattalin Ansorena (Mirri), Juanma Zaldua (Txiribiton)
  • Koreografoa: Kattalin Ansorena
  • Musika: Jose Ignazio Ansorena
  • Soinu Teknikaria: Jokin Garmendia

Laburrean

Euskadi, auzolana