"Rolan & Loop abestiak"

  • "Rolan & Loop abestiak"

Rolan Garcesek bakarka egindako lehen diskoa da Rolan & Loop abestiak. 2017. urtearen bukaeran grabatu zuen Color Hits-en eta Buenas Compañías eta Ag8st8 estudioetan.

Rolan beti ibili izan da rock&roll musikan eta Iruñeko zeinbat taldetan jo izan du. Disko honetan, aldiz, folk, country eta blues estiloetan ere entzun dezakegu.

Melodiak indartsuak dira, baina instrumentazio xumea erabiliz, ahotsari eman dio garrantzia, batez ere. Horretarako, Rolanek hainbat abestiren hitzetan zein konponketetan kolaborazioak izan ditu. Euskarazko kantetan, zenbait lagunek egindako letrak entzun daitezke, eta konponketetan azpimarratzekoa da Oskar Benasen maisutasuna; produkzioaz ez ezik, instrumentazioaren zatiren bat grabatzeaz ere arduradu da.

Lan berri honetako 9 abestiek inguruko zein norberaren askatasuna, gure barneko borrokak eta izan garena izateko ikasi ditugunak dituzte hizpide.

Erosi "Rolan & Loop abestiak" diskoa

Abestiak

1. Oinutsik (03:35)
2. Izenik gabeko etxea (03:12)
3. Askatasun dantza (03:27)
4. Inork Inoiz (03:26)
5. Nere Bideko (03:17)
6. Gaua (03:23)
7. El Gato Blues (02:46)
8. Tres Monos (02:23)
9. Pecado Blues (03:48)

Gor Diskoak

Laburrean

  • Egileak Rolan Garcés
  • DiskoetxeaGor Diskoak
  • Zenbatekoa10,00 € (CD) / 6,00 € (disko digitala)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana