"Ulu"

  • "Ulu"

Zarauzko Buffalo talde instrumentalaren hirugarren disko luzea da Ulu. Azpeitiko 2Noisy estudioan grabatu dute, Iosu Gonzalez teknikariarekin, eta 1979an diseinatutako Solid State Logic 4000E mahai analogikoa erabiliz.

Interakzio eta dinamika ezberdinek osatutako abestien energia behar bezala islatzeko, hiru musikariek elkarrekin joz grabatu dute diskoa.

Buffalok azken urteetan izan duen bilakaera nabari daiteke lan berri honetan, eta taldearen nortasuna galdu gabe hasierako funk nahiz jazz doinuek post rock instrumentalari utzi diote tokia.

Erosi Ulu diskoa

Taldekideak

  • Ander Ederra: gitarra
  • David Gorospe: bateria
  • Joanes Ederra: baxua

Diseinua: Arroka Estudio
Argazkiak: Laura Miner

Diskoa entzuteko

Abestiak

1. Ulu (05:22)
2. Meteore (04:05)
3. 1981 (05:03)
4. Summer Son (03:27)
5. Basoko soinuak (03:07)
6. Guillotine (04:16)
7. Balea (02:44)

Buffalo

Laburrean

  • Egileak Buffalo
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa12,00 € (biniloa) / 7,00 € (CD) / 7,00 € (disko digitala)
  • FormatuaBiniloa / CD / MP3
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana