"Baúles"

  • "Baúles"

1931. urtea. Loisen, Espainiako Leongo mendialdeko herri batean, Julián Lópezek kutxa handi batean sartuko ditu bere gauzak eta, haren emazte Candelasek ezer jakin gabe, Mexikorako bidea hartuko du. 1970. urtea. Candelas duela hiru urte hil zen. Ustekabean, Mexikotik gutun bat iritsiko da Loisera, Julianen heriotzaren berri emateko. Riañoko familia-etxean, txoko batean, Julianek Mexikora eramandakoaren antzeko kutxa zaharra aurkituko dute.

Juanmi Gutiérrez Márquezen lehen lan zinematografikoak Super 8 formatuan egindako film laburrak eta helduak euskalduntzeko ikus-entzunezko lanak izan ziren. Eusko Ikaskuntzako zinema-saileko presidente izan da eta hainbat lan argitaratu ditu euskal zinemari buruz. Gaur egun, dokumentalak egiten ditu, eta gehienak zinema-jaialdi honetan aurkeztu dira: Tabula rasa (2004), Bozes lexanas (2005), Isiltasun kalea (2006), Motema na ngai (2008), Zuzendu, mesedez! (2008), La plaza de la música (2010), Mur-mur (2012), Ateak zabalduz (2014), Urak dakarrena (2015), eta Oihalak adarretan (2016).

Fitxa

  • Zuzendaria: Juanmi Gutiérrez Márquez
  • Gidoia: José Alonso López
  • Ekoizpena: Zazpi T'erdi (Kany Peñalba Ceberio - zazpiterdi@gmail.com
  • Argazkia: Juanmi Gutiérrez
  • Muntaketa: Juanmi Gutiérrez
  • Musika: Batzuk
  • Aktoreak: José Alonso López, Paco Pavón, Maruja Cordero
  • Iraupena: 90 minutu


Laburrean

  • Egileak Juanmi Gutiérrez Márquez
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana