"Sonakay denontzat"

  • "Sonakay denontzat"

Kalean da Sonakay denontzat diskoa, ijito eta euskaldun jatorriko Sonakay taldearen lehen lana. Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute bere osotasunean, eta zazpi abestiz osatuta dago. Hainbat abesti propioz gain, euskarazko lau bertsio ere grabatu dituzte: Benito Lertxundiren "Loretxoa", Urkoren "Lehenengo ikasgaia", Pier Paul Bertzaitzen "Denborareki" eta Mikel Laboaren "Txoria txori". Azken abesti horri esker, hain zuzen ere, taldeak arrakasta izugarria lortu zuen Mediaseteko Got Talent telebista saioan, bai publikoaren, eta bai epaimahaiaren artean. Izan ere, castingera aurkeztu ziren 40.000 pertsona baino gehiagoren artean, Sonakay lehenbiziko 10 finalisten artean geratu zen.

Hortik aurrera, Jonatan Camacho "Jony" (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdezek (perkusioa) osatzen duten taldeak geldiunerik gabe kontzertu ugari eskaini ditu, eta ekitaldi garrantzitsuetan parte hartu du. Besteak beste, azpimarratzekoa da Donostiako Udalak "Artillero" ezaguna abestuz Aste Nagusiari hasiera emateko hautatu zituela.

Abestiak

1. Lehenengo ikasgaia (3:56)
2. Bailando (4:24)
3. Loretxoa (2:55)
4. El tiempo (4:03)
5. Denborareki (3:00)
6. Solo (4:31)
7. Txoria txori (5:56)

Syntorama

Laburrean

  • Egileak Sonakay
  • DiskoetxeaNO-CD Rekords
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana