"Jainkoak ez dit barkatzen"

  • "Jainkoak ez dit barkatzen"

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen…  Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza.

Josu Martinez EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlaria da, eta hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezko komunikabideak aztertzen dituen NOR taldeko kidea. Itsasoaren alaba (2009), Sagarren denbora (2010), Prohibido recordar (2010) eta Gure Sor lekuaren bila (2015) dokumentalak zuzendu ditu. Era berean, Barrura begiratzeko leihoak (2012) kolaborazio-dokumentalean parte hartu zuen. Aurten Ama film laburra zuzendu du.

Fitxa


Laburrean

  • Egileak Josu Martinez
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana