"Unexpected Paths"

  • "Unexpected Paths"

Reunion Big Band ez da kasualitate hutsa, hasieratik leku anitzetako 80 musikari baino gehiagoren bileta lekua izan baita. Proiektu hau ernarazi dutenak eta urtez urte parte hartzen jarraitzen duten belaunaldi berriak Musikeneko (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) ikasleak dira. Perico Sambeat musikariaren zuzendaritzapean, Unexpected Paths diskoa kaleratu dute. Musika ona dago bertan.

Urteen joanean talde osoa lau bat aldiz berritu ondoren zenbait balore beti mantendu izan dira bandaren filosofian: musika ona, giro bikaina eta profesionaltasuna, ikasteko espazioa partekatu eta musikalki hazi ahal izatea.

Kontzertu bakoitzera heltzeko musikariek egiten duten bidea ez da samurra izaten: prestaketak, antolaketa, ordu txikitan egindako entseguak eta Donostiako denboraldeetatik bizirik irtetea ere ez da erraza izaten, batez ere, musika ikaslearen errealitateari hori guzti hori gainjartzen zaionean, dagozkion praktika ordu, azterketa eta lanekin. Horregatik, zinez eskertzekoa da proiektu ausart honen alde egin eta ahalbidetu duten ikasleen lana.

Unexpected Paths da lan ahalegin guzti horren lehen emaitza. Bertan, grina, ilusioa eta ardura nabariak dira lehen momentutik, Mikel Lópezen "Unexpected Paths" sormen lan bikainetikhasi eta Miguel Blancoren "Mambo Djambo" konposizio ederreraino, Chris Kaseren "Mistery Waltz" edota Carlos Sagiren "El abogado del Diablo"-tik pasatuz. Hamaika moldaketa zoragarri badira bertan, talentu handiko musikari talde batek  eskainitakoak. MUSIKENE Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko kideak denak ere, horietako zenbait estatuko jazz munduan musikari azpimagarriak direla. Grabazio honetan Europan erreferentziazko jazz musikaria den Perico Sambeatek zuzendu du Reunion Big Band.

Abestiak

1. Unexpected Paths (Miguel López)
2. Speak no Evil (W. Shorter, arr. Daniel Pozo)
3. El día que me quieras (C. Gardel & A. Le Pera, Arr. Miguel López)
4. Lonnie's Lament (J. Coltrane, arr. Arturo Valero)
5. Mistery Waltz (Chris Kase)
6. Speak Low (K. Weil, arr. Miguel López)
7. El abogado del Diablo (Carlos Sagi)
8. Con Alma (D. Gillespie, arr. Mikel Núñez)
9. Samba de uma nota só (T. Jobim & N. Mendoza, arr. Miguel López)
10. Afroeclipse (Miguel Blanco)
11. Mambo Djambo (Miguel Blanco)

Entzun diskoa

Erosi Unexpected Paths diskoa


Laburrean

  • Egileak Reunion Big Band
  • DiskoetxeaErrabal Jazz
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana