"Begibakar"

  • "Begibakar"

Xabi Bandiniri hainbat gauza pasatu zaizkio azken urte honetan, gainontzeko pertsonei bezala. Madrilen duen pisu txikian abestiak idazten eta grabatzen hasi zen eta horiek bere blogean zintzilikatzen. Ideia bati forma ematen hasi zen. "Begibakarra"-ren transmutazioari buruzko istorio bat kontatu nahi zuen, gizakiaren eta piztiaren artean dagoen izakia; pasioen, ahuldadeen eta iraunkortasunaren artean. Pixkanaka, diskoari izenburua emango dion Begibakar hura nor zen ulertzeko pasarteak jasoko dituen diskoa forma hartzen hasi zen.

Ahotsaren bitartez, konposizio soil eta orekatuz lagunduta datorren kontakizuna azalduko da. Eta ausartagoa denak autoreari lagun diezaioke bizitzaren balizko zentzuaren inguruko begirada sakonago batean murgiltzen.

Sare sozialetan bere lehen abestia, "Begibakarraren gela", argitara eman ostean, orain, disko baten testuinguruan, bigarren kapitulua abiatu du, "Begibakarraren bidaia". Abesti horrekin bideoklip bat ere grabatu du Borja Lezaunen zuzendaritzapean.

Bandinik bere osotasunean konposatu eta grabaturiko 10 abesti dira, euskaraz eta gaztelaniaz kantatuak, Lorentzo Records estudioetan Aitor Ariñorekin masterizatuak GOR diskoetxe independentearen eskutik.

Proposamen honek, bere txikitasun eta zinezkotasunetik, hazi eta Estatuko musika eszenan toki bat egitea lortu nahi du.

Erosi Begibakar diskoa

Abestiak

1. Begibakarraren gela (4:26)
2. Begibakarraren bidaia (2:53)
3. Aurkitu zaitut Begibakar (3:35)
4. Mundua eta arraina (2:46)
5. A sangre y fuego (3:40)
6. Fantasman (4:05)
7. Bizitza berri batekin (1:11)
8. Ibilitakoak gara (2:58)
9. El mundo y el pez (2:45)
10. S&F (1:44)

Gor Diskoak

Laburrean

  • Egileak Xabi Bandini
  • DiskoetxeaGor Diskoak
  • Zenbatekoa12,00 € (CD) / 8,00 € (disko digitala)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana