"Gertrudisen lagunak"

  • "Gertrudisen lagunak"
  • "Gertrudisen lagunak"

Gertrudisen lagunak izeneko lanean, hainbat jarduera uztartzen ditugu: zure museo gustokoenera bisita, ipuin kontalari bat entzun eta musika performance batez gozatu.

Gertrude Stein XX. mendeko artisten mezenasaren ikuspegitik, artearen historia irauli zuten pertsonaiak hautatu eta haien bizitza era ezberdin eta dibertigarriago batean ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

Lehen atal honetan, Frida Kahlo, Jorge Oteiza eta Henry Matisse izango ditugu hizpide. Artista bakoitza 15/20 minutuz lantzen da; beraz, 15 minututik ordubetera arte iraun dezaketen saioak antolatu daitezke eta gero antzerki foruma egiteko aukera eskaini.

Formatu hau ikusle mota zabal bati zuzendua dago: antzerkira sarri joan ohi denari; margolaritzan, eskulturan edota musikan interesa duenari; museoak atsegin dituenari, arte ikasleei eta abar luze bati zuzendua finean.

Pollo Rosa Produkzioak

Iñaki Santosek zuzendutako proiektua da, musika eta antzerkia uztartzen dituena. Haurrentzako proiektu hezitzaileak egiten ditu nahiz eta helduentzako saioak ere egiten dituen. Horietan performance eta zentzugabekeriara hurbiltzeko joera izaten du.

Fitxa

  • Egilea: Iñaki Santos
  • Iraupena: 20 minutu x 3= Ordubete + foruma
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa
  • Adina: +12

Harremanetarako

www.pollorosa.com 
www.iñakisantos.com 
Helbide elektronikoa: PolloRosaProdukzioak@gmail.com
Telefonoa: +34 652 74 86 76


Laburrean

  • Egileak Iñaki Santos
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana