"KarKarCar"

  • "KarKarCar"

KoldoMoldo (Ander Iruretagoiena) youtuberrak jarraitzaileak lortzeko streaming bidez emitituko den txantxa bat egitea erabakitzen du. Horretarako, bere lagun eta informatikan aditua den Mattinen (Mikel Ibarguren) laguntza izango du. Gauzak horrela, Bartzelonara doan Olaia (Amaia Ruiz de Galarreta) influencerra gustu txarreko txantxa horren biktima bihurtuko da.

KarKarCar-ek gaur egun jendea onespen soziala lortzeko edozer egiteko prest dagoela kontatzen du. Obsesioa, beldurra eta instagramerren eta youtuberren arteko gatazka dira film labur honen osagai nagusiak.

  • Egilea: Ibai Zabala Arando
  • Iraupena: 10 minutu eta 40 segundo
Euskal Zine Bilera

Laburrean

  • Egileak Ibai Zabala Arando
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana