"Inoren lurretan"

  • "Inoren lurretan"

26 minutu irauten duen errusiar mendi baterako bidai bat da Inoren lurretan, zeinean abiadura bizkorrek, denbora-tarte geldo bezain astunek, melodia sarkorrek nahiz oihu amorratauek bihotza taupaka uzten dizuten. Intentsitate handiko bidaia sonoro bat, behin eta berriro entzuteko sentipenarekin uzten zaituena.

"Inoren lurretan / gure lurretan" oihukatzen dute, gainera. Hori delako taldearen esentzia eta filosofia: aurreiritzi guztien gainetik, muga sonoro guztiak gainditzeko joera izan dute, gustuko duten horretatik edanez, baina inorekin betirako ezkondu gabe. Hari gainean ibiltzeko erronkari heldu zioten, horretan sinistu zuten, eta oreka propio bat sortu dute, nahiz eta bidea ez den erraza izan. Gaur da eguna, 25. urteurrenaren atarian, aspaldiko Eraso!-rik bizienarekin topatu naizela.

Aritz Mutiozabal

Erosi Inoren lurretan diskoa

  • Ekoizpena: Eñaut Gaztañaga eta Eraso!
  • Grabaketa eta nahasketa: Eñaut Gaztañaga (Gaztain Estudioak, Zestoa)
  • Masterizazioa: Estanislao Elorza (Doctor Master, Donostia)
  • Musika: Eraso!
  • Hitzak: Sergio Ruiz Glez-Txabarri
  • Diseinua: Nestor Urdanpilleta

"Hodei beltzak" kantan Zaloa Urainek (Kokein) abestu du Sertxekin batera

Abestiak

1. Algoritmo bat (03:15)
2. Azalarazten (03:47)
3. Zinismoaren garaipena (03:22)
4. Hodei beltzak (04:05)
5. Dena errepikatuz doa (03:50)
6. Inoren lurretan (08:06)

Promomusika

Laburrean

  • Egileak Eraso!
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa10,00 € (CD) / 6,00 € (disko digitala)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana