"Argiaren abiadura"

  • "Argiaren abiadura"

Argiaren abiaduran poparen planeta ezberdinetatik garraiatzen gaituen disko berria aurkezten du Baobabs Will Destroy Your Planet talde iruindarrak. 60ko hamarkadako pop kanta atseginetatik hasita 90eko hamarkadako brit-popa gogorarazten diguten bederatzi abestiz osaturiko lana da.

Aurreko diskoarekin konparatuz, erritmoek eta ahots melodiek indarra irabazten dute sintetizadoreek zutenaren aldean. Lehen diskoan Abbey Road estudioetara joan ziren buruan zuten indie britaniar soinuaren bila; oraingoan, estudioko lan gehiagorekin lortu dute zuten helburua.

Erosi Argiaren abiadura diskoa

Baobabs Will Destroy Your Planet

  • Eneko Reketibate
  • Amaia Zalbide
  • Txemi Losada
  • Eymard Uberetagoena

Musika ekoizpena, grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Iñaki Llarena eta Leyre Aranguren
Bateria: Eneko Reketibate
Gitarra eta ahotsa: Eymard Uberetagoena
Sintetizadoreak: Iñaki Llarena eta Amaia Zalbide

Abestiak

1. Ur azpiko tanta (02:35)
2. Gogoan (02:52)
3. Posible ahal da (02:52)
4. Lehentasunak (04:43)
5. Debekatua (02:34)
6. Hostoak (02:42)
7. Hater (02:21)
8. Zarata (03:53)
9. Zurea da (02:39)

Promomusika

Laburrean

  • Egileak Baobabs Will Destroy Your Planet
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana