"La piedra oscura"

  • "La piedra oscura"

Santander ondoko ospitale militarreko gela batean, elkar ezagutzen ez duten bi gizon atzerako kontaketaren ordu izugarriak partekatzera beharturik daude, litekeena baita bietako baten heriotzak kontaketari buru ematea eguna argitzean. Ausikiez beteriko sekretu bat eta gelako hormetan durundi egiten duen izen bat: Federico. Agiri eta eskuizkribu batzuen zaintza baino ez da geratzen, maitasunezko azken keinu gisara. La piedra oscura antzezlanak Rafael Rodríguez Rapaúnen bizitza hartu du inspirazio-iturria: izan ere, Meatze Ingeniaritzako ikasle hori La Barracako idazkaria eta Federico García Lorcaren laguna izan zen haien bizitzen azken urteetan.

Obrak sutsuki heltzen die memoriari –justizia-esparru gisara– eta erredentzio-beharrari. Testuan, bat egiten dute tentsio dramatikoak eta pultsu poetikoak galderak sorrarazteko gure iragan hurbilenaren naturalizazioari eta Historiaren bide-bazterretan ahantzitakoen destinoari buruz. Obrak bi ustezko etsairen topaketa deskribatzen du eta jende arruntaren sufrimenduak erakusten dizkigu, konparaziora Errepublika garaiko sustatzaile batenak edo Gernikako biktima batenak, berdin sufritu eta sentitzen duten aurkarienak.

García Lorcak esaten zuen bezala, "sentimendurik lazgarriena itxaropena hilda edukitzea da". La piedra oscurak hori dakar hizpidera: bizitza, heriotza, itxaropenik gabeko itxaronaldia.

Fitxa

  • Egilea: Alberto Conejero
  • Zuzendaria: Alejandro Aranda
  • Zuzendari-laguntzailea: Xabier Martínez
  • Konpainia: Nueva Babel
  • Aktoreak: Iñigo Gerriko, David Escalada, Pablo George
  • Eszenografia eta errejidorea: Iván Sarasa
  • Diseinu grafikoa: Sergio Albillo (Enixe)
  • Argi- eta soinu-teknikaria: Xabier Martínez
  • Bideoen egilea: Alejandro Aranda
  • Publikoa: 13 urtetik gorakoentzat
  • Iraupena: 70 minutu
www.pamplonaescultura.es

Laburrean

  • Egileak Alberto Conejero
  • KonpainiaNueva Babel
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana